Beken Ezaugarriak

Kopurua eta iraupena
Beken zenbatekoa
Bidai asegurua
Kontratuzko harremana
Bekadunaren betebeharrak

 

Betekizunak

Eskaera egingo duten pertsonek honako betekizunak bete beharko dituzte:

  • 2021eko urtarrilaren 1ean 31 urte bete gabe izatea (Hau da, 1990eko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoak).
  • Lizentziatura, Diplomatura, Gradua, Goi-mailako Lanbide Heziketa edo Goi-mailako Ikasketak izatea.
  • 2019eko urtarrilaren 1erako Euskadin erroldatuta egotea epea irekitzen den unea baino gutxienez 12 hilabete lehenagotik edo elkarren segidako 5 urtez aurreko 10 urteetan.
  • Atzerrian praktikak egiten 6 hilabetetik gorako egonaldiak ahalbidetu dituen beste bekaren baten onuradun ez izana.
  • Diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galarazten duen zigor administratiborik edo penalik ez edukitzea, edo aipatu laguntzak jasotzeko ahalak kentzen dituen legezko debeku-egoera batean ez egotea.
  • B1 ingeles maila izatea (Goi-mailako Lanbide Heziketa egina dutenek) eta B2 maila aurreratua edukitzea (Unibertsitateko Titulua dutenek). Era berean aintzat hartuko dira herrialde hartzaileko hizkuntzaren ezagutza mailak. Aukeratzeko prozesuan zehar egiaztatu ahal izango da hizkuntzaren maila, eta horretarako ahozko eta idatzizko probak egingo zaizkie euren maila egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak ez dauzkatenei.
  • Izena emandako bekaren eskaintzan eskatzen den profilari egokitzea.
  •  

    Hautaketa prozesua eta epea

    Eskaera epea 2021eko ekainak 14etik uztailak 16ko 12:00ak bitartean egongo da zabalik.

    Irailean eramango da burura aukeratzeko prozesua, eta honako hauek bilduko ditu:

  • CV-aren azterketa eta titulazioaren, prestakuntzaren, esperientzien eta praktiken balorazioa.
  • Ingelesaren proba. Ingelesaren B1 edo B2 maila ezin egiaztatu dezaketen eskatzaileek aipatu hizkuntzaren maila egiaztatzeko proba bat egin beharko dute.
  • Eskatutako enpresarekiko eta postuarekiko hautagaiaren profilaren egokitasuna aztertzeko elkarrizketa pertsonala.

  • 2021ko urria eta 2022ko urtarrila bitartean abiatuko dira bekadunak herrialde hartzaileetara.

     

    Deskargak

     

    GLOBAL TRAINING BEKEN ARGIBIDEAK

    DESKARGATU

    EUSKO JAURLARITZAREN Deialdia

    DESKARGATU

    BEKEN Txostena

    DESKARGATU